Wikipedia, Entziklopedia askea

Alicia Molik


Alicia Molik tenis jokalari famatu bat da. Hau 1981eko urtarrilaren 27 jaio zen, Adelaiden, Australian.

Alicia Molik tenisean jolasten
Alicia Molik tenis jokalaria

Molik 7 urterekin bakarrik hasi zen tenisean jokatzen, bere neba nagusia, Richard, tenisean jokatzen ikusi ondoren. Horretaz gain 13 urte zituenean konpetentzia baten parte hartu zuen, eta entrenamentu eremuetara joaten hasi zen bere kide Lleyot Hewittekin. Gianera Australiako kirol institutoan bekatuta zegoen.

Hortik aurrera Olinpiar jokoetan brontzezko domina eta hainbat txapelketa irabaztera heldu izan da. Gaur egun Molik tenisetik erretiratuta dago.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alicia Moliken gurasoak Teresa eta Andrew Molik dira. Molik 2011. urtean ezkondu zen, Tim Sullivan dituriko gizon batekin, eta hortik gutxira, 2012. urtean berain lehen semea izan zuten. Gainera hortik denbora batera beste alaba bat izan zuen bikote honek.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molikek 2005ean Australiako irekian bere lehen Grand slam binakako txapelketa irabazi zuen, baina sari honen ostean beste hainbat sari garrantzitsu lortu izan ditu, horietako bat lehen aipatu bezala, 2004. urteko Atenaseko Udako Olinpiar Jokoetako brontzezko domina, emakumezko bakarkako lehiaketan, edo Zuricheko irekian irabazi zuen lehen mailako txapelketa.

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molikek arrakasta handia izan du tenisean baina honek ere bere gora beherak izan ditu, adibidez 2008. urtean erretiratu behar izan zen tenisetik denboraldi batez. 2008. urteko irailaren 5 ean, Pekineko Olinpiar Jokoetan lehen rondan izandako garaipen baten ostean, denbora batez erretiratua izango zela  esan zuen, hanketan eta ukondoetan izandako arazo bategatik.

Itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honen ostean Molikek 2009ko uztailaren 30ean tenisera itzultzeko asmoa zuela anuntziatu zuen, lesiorik gabe zegoela esanez, baina lesioengatik ahal izan zuena baino 2 aste beranduago itzuli zen, "Dancing with the stars" telesaiarekin zuen konpromisoagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://en.wikipedia.org/wiki/Alicia_Molik

https://www.tennisforum.com/threads/dancing-with-the-stars-commitment-prevents-alicia-from-earlier-wta-comeback.231107/